(Fray Marcos)
GARIZUMAKO II. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Sinismenean aita dogun Abrahamen oparia.
Hasiera liburutik
Has 22, 1-2. 9a. 10-13. 15-18
Egun hareetan, Jainkoak Abraham aztertu nahi
izan eban eta dei egin eutson: «Abraham!» Eta Abrahamek erantzun: «Hemen nozu».
Eta Jainkoak: «Hartu egizu Isaak zeure semea, hain maite dozun seme bakarra,
eta zoaz Moriako lurraldera, eta eskeini egidazu erre-opari, Nik erakutsiko
deutsudan mendi gainean».
Aita-semeak Jainkoak esandako lekura heldu
ziranean, Abrahamek altarea eraiki eban eta egurra prestatu. Eskua luzatuz,
aiztoa hartu eban Abrahamek bere semea hiltzeko. Baina Jainkoaren aingeruak dei
egin eutson zerutik: «Abraham, Abraham!» Eta Abrahamek erantzun: «Hemen nozu».
Aingeruak, orduan: «Ez luzatu eskua zeure semearen gainera, ez egin ezer. Ikusi
dot Jainkoari begirune deutsazula, ez deutsazu-eta zeure seme bakarra bera be
ukatu».
Abrahamek begiak jaso eta ahari bat ikusi
eban adarretatik sastraka artean kateatuta; hartu eta erre-oparitzat eskeini
eban semearen ordez.
Barriro be dei egin eutson Jaunaren
aingeruak zerutik Abrahami, esanez: «Hau dino Jaunak: Ala Ni Jainkoa! Holan
jokatu dozulako, zeure seme bakarra ukatu ez deustazulako, bedeinkatuko zaitut
eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasbazterreko hondarra baizen ugari
egingo ditut, eta arerioen urien jaube egingo dira. Zure ondorengoen bidez
lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut, nire esana egin dozulako».
Jaunak esana.
Erantzun Salmoa
Sal 116 [115], 10 eta 15. 16-17. 18-19 (R/. Sal 116 [114], 9)
R/. Ibiliko naz Jaunaren aurrean, bizidunen lurraldean.
V/. Sendo nengoan fedean,
«Ni bai zoritxarreko» esatean be.
Mingarri
jako Jaunari
bere
fededunen heriotza. R/.
V/. Bai, zure zerbitzari naz, Jauna,
zure
zerbitzari ezereza,
askatu
dozuz nire kateak.
Gorespen-oparia
deutsut eskeiniko
eta
Jaunaren izenari dei egingo. R/.
V/. Beteko deutsadaz Jaunari agindutakoak,
herri
guztiaren aurrean,
Jaunaren
etxeko atarian,
Jerusalem,
zure erdian. R/.
II. Irakurgaia
Jainkoak bere
Semeari berari
ez eutson
parkatu.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 8, 31b-34
Senideok: Jainkoa gure alde badogu, nor gure
aurka? Bere Semea bera heriotzatik libratu ez, gu guztion alde heriotzara emon
ebanak baino, zelan ez deusku haregaz batera dana doan emongo?
Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratutakoak,
Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu? Nork kondenatuko ditu? Jesu Kristok?,
hil zanak?, biztu be egin zanak?, Jainkoaren eskumaldean dagoan eta gure alde
otoitzean diharduanak?
Jaunak esana.
Ebanjelio aurreko txatala
V/. Hodei distiratsutik Aitaren ahotsa entzun zan:
Hauxe
da nire Seme maitea. Entzuiozue.
Ebanjelioa
Hauxe da nire Seme maitea.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 9, 2-10
Aldi haretan, hartu ebazan Jesusek beragaz
Pedro, Santiago eta Joan, eta mendi garai batera eroan zituan hareek bakarrik.
Eta itxuraldatu egin zan hareen aurrean.
Jantziak distiratsu bihurtu jakozan,
zuri-zuri, munduan inork jarri leikezan baino zuriago. Eta Elias eta Moises
agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
Pedrok esan eutson Jesusi: «Maisu, bai
ederto gagozala hemen! Egin dagiguzan hiru txabola: bata Zuretzat, bestea
Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Ez ekian zer esaten eban; izan be, zeharo
bildurrak hartuta egozan.
Orduan, hodei batek estaldu zituan, eta
ahots batek urten eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue». Eta
horretan, ingurura begiratu eta Jesus bakarrik ikusi eben eurekin, beste inor
ez.
Menditik behera jaisterakoan, ikusi ebenaren
barri inori ez emoteko agindu eutsen Jesusek, harik eta Gizonaren Semea hilen
artetik biztu arte. Agindu hori bete eben, baina alkarri itauntzen eutsoen zer
izan ete eitekean «hilen artetik biztute» hori.
Jaunak esana.
Iruzkina
Ebanjelariek dinoskuenetik, Jesusek hiru bider iragarten deutse bere ikasleei agintariek atxilotu eta hil egingo dabela, eta hirugarren egunean biztu egingo dala. Baina ikasleek, edo ez deutsoe ulertzen, edo ez dabe ulertu gura, eta burutik kendu ere egin gura deutsoe holango asmakizunik.
Jesusen erantzuna, ikasleak gogor hartzea izango da: Ken zakidaz aurretik, Satanas —esango deutso Pedrori. Eta Tabor mendiko pasarte hau jatorku horren ondoren Markosen ebanjelioan. Zer esan gura ete deusku honeaz? Ezer demostratu gura ete deusku? Ala badatorrenaren aurrean jarri gura gaitu, ha-ta-guztiz ere, eurentzat handienak ziran Legea (Moises) eta Profezia (Elias) baino handiagoa zala Jesus aditzera emonaz, zerutiko ahotsak baieztatuz?
Hona, ba, sinismen aukerea, orain ilunpetan lez onartuko dabena, euren uste ona Jesusengan jarrita daukelako, eta biztuera ondoren baieztatu eta sendotuko dabena. Legeak eta Profetek eurek egiten dabe Jesusen aldeko autorra, eta, batez ere, Jainkoak berak zerutiko ahotsez.
Guretzat deigarri izango dogu Tabor Mendiko pasarte hau. Jesusengan, eta ez Legean edo orain arteko hitzean, aurkituko dogu Jainkoaganako bidea. Harengana hurreratzea, eta horretarako, gure burutapenak eta beste iturri batzuk iztea, izango da bihozbarritzea.
(HOMILIA)

