C urtean
I. Irakurgaia
Herri aukeratuaren fede-autormena.
Deuteronomioa liburutik
Dt 26, 4-10
Moisesek honan berba egin eutson herriari:
«Abadeak zure eskutik lehen-frutuen otzarea hartu eta Jaunaren zure Jainkoaren
altara aurrean jarriko dau.
Orduan, Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean
esango dozu: "Nire aita noraezean ebilen aramearra zan; Egiptora jaitsi
eta etorkin lez bizi izan zan han, lagun bakar batzuekin. Egipton herri handi
egin zan jentez eta indarrez.
Egiptoarrek tratu txarra emon euskuen,
zapaldu eta morrontza gogorra ezarri. Deadar egin geuntson Jaunari, gure asaben
Jainkoari; Jaunak gure deadarra entzun eban eta gure atsekabe, neke eta
estualdia ikusi eban. Eta Egiptotik atara ginduzan Jaunak ahalmen handiz eta
esku indartsuz, arerioengan bildur-ikara sortuz, ezaugarri eta egintza
harrigarriak eginez. Toki honetara ekarri ginduzan eta lurralde hau emon
euskun, esnea eta eztia darion lurraldea. Orain, hona hemen non dakartsudazan,
Jauna, Zeuk emon deustazun lurreko emoitzen lehen-frutuak".
Hori esanik, Jaunaren zeure Jainkoaren
aurrean itziko dozu eskeintza, eta Jauna zeure Jainkoa ahuspez gurtuko dozu».
Jaunak esana.
Erantzun Salmoa
Sal 91 [90], 1-2. 10-11. 12-13. 14-15 (R/. ik. 15b)
edo
R/. Zagoz nigaz, Jauna, larrialdian.
V/. Goi-goikoaren aterpean bizi zaran horrek,
gaua
Ahaltsuaren kerizpean emoten dozun horrek,
esaiozu
Jaunari: «Zu nire babesleku eta gaztelu,
ene
Jainko, Zeugan dot konfiantza». R/.
V/. Ez jatzu zoritxarrik jazoko,
ez
da zure txabolara izurririk hurreratuko,
bere
aingeruei agindu deutse-eta,
zu
bide guztietan zaintzeko. R/.
V/. Besoetan eroango zaitue,
harriekin
estropezu egin ez dagizun.
Suge
eta sugegorrien gainean ibiliko zara,
oinazpian
hartuko dozuz lehoia eta herensugea. R/.
V/. «Onik atarako dot, niri lotua dagoalako,
toki
seguruan jarriko, nire izena autortzen daualako.
Dei
egingo deust, eta Nik erantzungo;
beragaz
izango nau larrialdian,
libratuko
dot eta ospez jantziko». R/.
II. Irakurgaia
Kristogan sinisten dauanaren fede-autormena.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 10, 8-13
Senideok: Hau dino Liburu Santuak: «Hurrean
dozu hitza, zeure ahoan eta zeure bihotzean». Hitz hori, hain zuzen, guk
iragartzen dogun sinismenaren mezua da. Izan be, zeure ahoz autortzen badozu
Jesus Jauna dala, eta zeure bihotzean sinisten badozu Jainkoak hilen artetik
biztu ebala, salbatuko zara. Izan be, bihotzez sinisten dauana zuzentzat
hartzen dau-eta Jainkoak, eta ahoz autortzen dauana salbatu egiten da. Liburu
Santuak dino: «Harengan sinisten dauana ez da lotsagarri geldituko».
Judegu izan ala ez, ez dago bereizketarik,
bat bera da-eta guztien Jauna, dei egiten deutsoen guztientzat eskuzabala. Izan
be, «Jaunaren izenari dei egiten deutsana salbatuko da».
Jaunak esana.
Ebanjelio aurreko txatala
Mt 4, 4b
V/. Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren
ahotik urteten dauan hitz guztitik baino.
Ebanjelioa
Espirituak
eroanik, basamortuan zehar ibili zan Jesus,
deabruak tentatzen ebala.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 4, 1-13
Aldi haretan, Jesus Espiritu Santuaz beterik
bihurtu zan Jordandik. Espirituak eroanda, basamortuan zehar ibili zan berrogei
egunez, deabruak tentatzen ebala. Ez eban ezer jan egun hareetan, eta azkenean
gosetu egin zan. Orduan, deabruak esan eutson: «Jainkoaren Seme bazara, esaiozu
harri honi ogi bihurtu dadila». Jesusek erantzun eutson: «Liburu Santuan
idatzirik dago: “Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi”».
Gero, deabruak, toki goi batera eroanda,
munduko erreinu guztiak erakutsi eutsozan une baten eta esan eutson: «Horreen
guztion agintea eta ospea emongo deutsut: neuri emon deuste eta gura dodanari
emoten deutsat. Beraz, gurtzen banozu, zeurea izango da dana».
Jesusek erantzun eutson: «Idatzita dago:
“Jauna zeure Jainkoa gurtuko dozu, eta bera bakarrik zerbiduko”».
Orduan, deabruak Jerusalemera eroan eban
eta, tenpluaren goreneko ertzean ipinirik, esan eutson: «Jainkoaren Seme
bazara, bota egizu zeure burua hemendik behera, ze, idatzita dago: “Bere
aingeruei aginduko deutse zu jagoteko”, eta “eskuetan eroango zaitue, harriakaz
estropezu egin ez dagizun”».
Erantzun eutson Jesusek: «Aginduta dago: “Ez
tentatu Jauna zeure Jainkoa”».
Eta tentaldi guztiak amaiturik, alde egin
eban deabruak Jesusengandik hurrengo aukerara arte.
Jaunak esana.
(HOMILIA)


