A urtean
I. Irakurgaia
Emoiguzu ura edateko.
Urteera liburutik
Ur 17, 3-7
Egun hareetan, herria egarri zan, eta
Moisesen kontra marmarka ziharduan: «Honetarako atara gaituzu Egiptotik, gu,
gure seme-alabak eta abereak egarriz hiltzeko?» Moisesek deadar egin eutson
Jaunari: «Zer egin behar dot nik herri honegaz? Harrika egingo deuste laster».
Jaunak erantzun eutson Moisesi: «Jarri
zaitez herriaren aurrean eta eroan zeugaz herri-arduradun batzuk. Hartu eskuan
Nilo ibaia jotzeko erabili zenduan makila, eta zoaz. Han zeure aurrean izango
nozu Ni, Horeb mendiko hatx gainean. Hatxa jo eta ura sortuko da handik,
herriak edan dagian».
Halan egin eban Moisesek Israelgo
arduradunen aurrean. Toki hari Masa eta Meriba, hau da, Tentaleku eta Auzileku,
ezarri eutson izena, han berari aurpegi emon eta Jauna tentatu ebelako, esanez:
«Gure artean dago Jauna, bai ala ez?»
Jaunak esana.
Erantzun Salmoa
Sal 95 [94], 1-2. 6-7c. 7d-9 (R/. 8)
R/. Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren ahotsa:
«Ez gogortu zeuen bihotza».
V/. Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi,
salbatzen gaituan hatxari.
Aurkeztu
gakiozan eskerrak emonez,
Egin
deiogun jai txaloka eta kantari. R/.
V/. Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,
belaunikatu
gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.
Bera
da-eta gure Jainkoa,
eta
gu harek larraturiko herria,
haren
zainpeko artaldea. R/.
V/. Entzungo ahal dozue gaur haren ahotsa:
«Ez gogortu bihotza Meriban lez,
Masako
egunean basamortuan lez,
tentatu
egin ninduen-eta zuen gurasoek,
probatu,
Nik eginak ikusi arren». R/.
II. Irakurgaia
Jainkoak bere
maitasuna isuri deusku bihotzera,
emon deuskun
Espiritu Santuaren bitartez.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 5, 1-2. 5-8
Senideok: Jainkoak fedeagaitik zuzentzat
hartu gaituan ezkero, bakean gagoz haregaz, Jesu Kristo gure Jaunari esker.
Honi esker, sinismenaren bidez emon deusku Jainkoak grazia egoera honetan
bizitzea, eta harro gagoz Jainkoaren aintza lortuko dogun itxaropenez.
Itxaropenak ez dau huts egiten, Jainkoak
bere maitasuna isuri deusku-eta bihotzera, emon deuskun Espiritu Santuaren
bitartez. Izan be, oraindino pekatupean indar barik gengozala, Kristo, Jainkoak
erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan. Nekez onartuko leuke inork pertsona
zuzen baten alde hiltzea; halan be, pertsona on baten alde baleiteke nor edo
nor hiltzeko prest egotea.
Baina Kristo, artean gu pekatari ginala, hil
zan gure alde; honan erakusten dau Jainkoak guri deuskun maitasuna.
Jaunak esana.
Ebanjelio aurreko txatala
Ik. Jn 4, 42. 15
V/. Jauna, Zeu zara benetan munduaren
Salbatzailea;
emoidazu
ur hori, barriro egarritu ez nadin.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Ur hau
betiko bizia
darion iturburu bihurtuko da.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 4, 5-42
Aldi haretan, Jesus Sikar deritxon Samariako
urira heldu zan, Jakobek bere seme Joseri ondare emondako lur-sail ondora.
Hantxe egoan Jakoben pozua. Jesus, bideaz nekatuta, pozu-ertzean jesarri zan.
Eguerdi ingurua zan.
Ikasleak urira joanda egozan, jatekoak
erostera. Horretan, Samariako emakume bat etorri zan ur bila, eta Jesusek esan
eutson: «Emoidazu edaten». Samariar emakumeak esan eutson: «Zelan zuk, judegu
izanik, eskatzen deustazu edatekoa niri, samariar nazan honi?» (Jakin behar da,
judeguek eta samariarrek ez dabela alkarregaz hartu-emonik).
Jesusek erantzun eutson: Jainkoaren dohaia
zein dan eta edatekoa nork eskatzen deutsun jakingo bazendu, zeuk eskatuko
zeunskio berari, eta harek ur bizia emongo leuskizu».
Emakumeak esan eutson: «Jauna, ez daukazu
ura zegaz atara, eta pozua sakona da; nondik atara behar dozu ur bizi hori?
Gure aita Jakobek emon euskun pozu hau eta bertotik edan eben harek, haren
seme-alabek eta abereek. Ha baino handiagoa ete zara Zu?»
Jesusek erantzun eutson: «Ur honetatik edaten
dauana, barriz be egarritu egiten da; Nik emondako uretik edaten dauana,
ostera, ez da gehiago egarrituko sekula; ze, Nik emongo deutsadan ura, betiko
bizitza darion iturburu bihurtuko da harengan».
Orduan, emakumeak: «Jauna, emoidazu ur hori,
barriro egarri izan ez naiten, eta hona ur bila etorri beharrik izan ez
dagidan».
Jesusek esan eutson: «Zoaz, deitu zeure
senarrari eta bihurtu hona». Emakumeak erantzun eutson: «Ez dot senarrik». Eta
Jesusek: «Ondo esan dozu ez dozula senarrik; izan be, bost izan dituzu, eta
oraingoa ez dozu senarra; horretan egia dinozu». Emakumeak esan eutson: «Jauna,
ikusten dot profeta zarala. Gure gurasoek mendi honetan gurtu eben Jainkoa;
zuek, judeguok, barriz, Jerusalemen gurtu behar dala dinozue».
Jesusek erantzun eutson: «Sinistu eidazu,
emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita gurtuko ez
dozuena. Zuek ez dakizue zer adoratzen dozuen; guk badakigu zer adoratzen
dogun, ze, salbazinoa judeguokandik dator. Baina badator ordua, hobeto esan,
etorria da, benetako adoratzaileek Aita espirituz eta egiaz adoratuko dabena.
Izan be, Aitak holako adoratzaileak gura ditu. Jainkoa espiritua da, eta ha
adoratzen dabenek espirituz eta egiaz adoratu behar dabe».
Emakumeak esan eutson: «Badakit Mesias, hau
da Kristo, etortzekoa dana, eta harek, etortzean, gauza guztiak agertuko
deuskuzana». Eta Jesusek: «Neu nozu, zugaz berbetan dihardudan berberau».
Une haretan etorri ziran ikasleak eta
harritu egin ziran emakume bategaz berbetan zihardualako. Halan be, ez eutson inork
itaundu zer gura eban edo zertaz ziharduan emakumearekin. Emakumeak ur-ontzia
bertan itzi, urira joan eta jenteari esan eutson: «Zatoze, egin dodan guztia
esan deustan gizona ikustera. Ez ete da bera Mesias?» Jentea uritik urten eta
Jesusengana joan zan.
Bitartean, ikasleak erreguka ebilkozan:
«Maisu, jan egizu!» Baina harek esan eutsen: «Badaukat Nik zuek ez dakizuen
beste janari bat». Ikasleek itaundu eutsoen alkarri: «Jatekoa ekarri ete
deutso, ba, norbaitek?»
Jesusek esan eutsen: «Nire janaria bialdu
nauanaren nahia egitea da eta haren salbazinoegintza burutzea. Ez ete dozue
esaten zeuok: “Lau hilabete barru uztaroa dogu?” Horra, bada, Nik dinotsuedana:
Jaso begiak eta ikusi gari-soloak, uztarako beilegituak. Eta daborduko
badihardu igitariak lansaria hartzen eta betiko bizitzarako frutua batzen, bai
ereilea eta baita igitaria, batera poztu daitezan. Honetan bai betetzen dala
esaera: “Batek erein, beste batek batu”. Zeuok landu ez dozuena batzera bialdu
zaituet Nik; beste batzuek egin dabe lana eta zuok jasotzen dozue hareen
lanaren saria».
Uri haretako samariar askok sinistu eben
Jesusengan emakumeak egindako autormenagaitik: «Egin dodan guztia esan deust».
Samariarrek, Jesusengana etorri ziranean, eurakaz gelditzeko eskatu eutsoen,
eta egun bi egon zan bertan. Jesusen berbea entzutean, askoz gehiagok sinistu
eben. Eta emakumeari esaten eutsoen: «Orain ez dogu zure esanagaitik sinisten;
geuk entzun deutsagu, eta badakigu hauxe dana egiaz munduaren Salbatzailea».
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Ur hau
betiko bizia
darion iturburu bihurtuko da.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 4, 5-15. 19b-26. 39a. 40-4
Aldi haretan, Jesus Sikar deritxon Samariako
urira heldu zan, Jakobek bere seme Joseri ondare emondako lur-sail ondora.
Hantxe egoan Jakoben pozua. Jesus, bideaz nekatuta, pozu-ertzean jesarri zan.
Eguerdi ingurua zan.
Ikasleak urira joanda egozan, jatekoak
erostera. Horretan, Samariako emakume bat etorri zan ur bila, eta Jesusek esan
eutson: «Emoidazu edaten». Samariar emakumeak esan eutson: «Zelan zuk, judegu
izanik, eskatzen deustazu edatekoa niri, samariar nazan honi?» (Jakin behar da,
judeguek eta samariarrek ez dabela alkarregaz hartu-emonik).
Jesusek erantzun eutson: Jainkoaren dohaia
zein dan eta edatekoa nork eskatzen deutsun jakingo bazendu, zeuk eskatuko
zeunskio berari, eta harek ur bizia emongo leuskizu».
Emakumeak esan eutson: «Jauna, ez daukazu
ura zegaz atara, eta pozua sakona da; nondik atara behar dozu ur bizi hori?
Gure aita Jakobek emon euskun pozu hau eta bertotik edan eben harek, haren
seme-alabek eta abereek. Ha baino handiagoa ete zara Zu?»
Jesusek erantzun eutson: «Ur honetatik
edaten dauana, barriz be egarritu egiten da; Nik emondako uretik edaten dauana,
ostera, ez da gehiago egarrituko sekula; ze, Nik emongo deutsadan ura, betiko
bizitza darion iturburu bihurtuko da harengan».
Orduan, emakumeak: «Jauna, emoidazu ur hori,
barriro egarri izan ez naiten, eta hona ur bila etorri beharrik izan ez
dagidan. Ikusten dot profeta zarala. Gure gurasoek mendi honetan gurtu eben
Jainkoa; zuek, judeguok, barriz, Jerusalemen gurtu behar dala dinozue».
Jesusek erantzun eutson: «Sinistu eidazu,
emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita gurtuko ez
dozuena. Zuek ez dakizue zer adoratzen dozuen; guk badakigu zer adoratzen
dogun, ze, salbazinoa judeguokandik dator. Baina badator ordua, hobeto esan,
etorria da, benetako adoratzaileek Aita espirituz eta egiaz adoratuko dabena.
Izan be, Aitak holako adoratzaileak gura ditu. Jainkoa espiritua da, eta ha
adoratzen dabenek espirituz eta egiaz adoratu behar dabe».
Emakumeak esan eutson: «Badakit Mesias, hau
da Kristo, etortzekoa dana, eta harek, etortzean, gauza guztiak agertuko
deuskuzana». Eta Jesusek: «Neu nozu, zugaz berbetan dihardudan berberau».
Uri haretako samariar askok sinistu eben
Jesusengan emakumeak egindako autormenagaitik. Samariarrek, Jesusengana etorri
ziranean, eurakaz gelditzeko eskatu eutsoen, eta egun bi egon zan bertan.
Jesusen berbea entzutean, askoz gehiagok sinistu eben. Eta emakumeari esaten
eutsoen: «Orain ez dogu zure esanagaitik sinisten; geuk entzun deutsagu, eta
badakigu hauxe dana egiaz munduaren Salbatzailea».
Jaunak esana.

