(Fray Marcos)
GARIZUMAKO I. DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Jainkoak ituna
egin
uholdetik onik
ataratako Noegaz.
Hasiera liburutik
Has 9, 8-15
Egun hareetan, Jainkoak esan eutsen Noeri
eta honen semeei: «Hara, ituna egiten dot zuekin eta zuen ondorengoekin, baita
zeuekin dozuezan bizidun guztiekin be: hegazti, abere eta lurreko piztiekin,
ontzitik urten eta lurrean bizi diran guztiekin. Hona, zuekin ituna eginez,
emoten deutsuedan hitza: ez dauala uholdeak barriro bizidunik hondatuko, ez
dala aurrerantzean izango lurra hondatuko dauan uholderik».
Jainkoak esan eban gainera: «Hau da zuekin
eta zuen artean bizi diran bizidun guztiekin belaunez belaun eta betiko egiten
dodan itunaren ezaugarria: neure ortzadarra ipiniko dot hodeietan, eta ha
izango da lurragaz egiten dodan itunaren ezaugarria. Nik zerua lainotzean,
ortzadarra agertuko da hodeietan, eta gogoratuko naz zuekin eta bizidun
guztiekin dodan itunaz, eta ez da izango gehiago bizidunak hondatuko dituan
uholderik».
Jaunak esana.
Erantzun Salmoa
Sal 25 [24], 4-5b. 6 eta 7cd. 8-9 (R/. ik. 10)
R/. Zure bidezidor guztiak grazia eta
leialtasuna, Jauna,
zure ituna gordetzen dabenentzat.
V/. Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi
zeure bidezidorrak.
Gidatu
nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zeu
zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.
V/. Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta
maitasuna,
betidanikoak
dira-eta.
Gogoratu
nitaz zeure maitasunean,
zeure
ontasunari dagokionez, Jauna. R/.
V/. Ona eta zuzena da Jauna,
bidea
erakusten deutse pekatariei.
Apalak
zuzenbidez daroaz,
bere
bidea erakusten deutse apalei. R/.
II. Irakurgaia
Ur ha
orain zuek
salbatzen zaituen Bateoaren irudi da.
San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 P 3, 18-22
Senide maiteok: Kristok heriotza jasan eban
pekatuakaitik behin betiko, «errubakoak errudunakaitik», zuek Jainkoagana
eroateko. Gizakia zanez, heriotza jasan eban, baina bizia hartu eban barriro
Espirituagandik. Espirituaren eraginez joan zan bere mezua iragartzera
giltzapetuta egozan espirituei, sasoi baten sinisgogor izan ziranei; Noeren
egunetan, harek ontzia egin bitartean, Jainkoa pazientziaz egon jaken zain;
baina ontzian banaka batzuk bakarrik, zortzi lagun guztira, izan ziran uraren
bidez salbatuak.
Ur ha orain zuek salbatzen zaituen Bateoaren
irudi da. Eta Bateoa ez da gorputzeko zikina garbitzea, Jainkoari kontzientzia
garbia eskatzea baino, Jesu Kristoren biztueraren bitartez. Jesu Kristo, zerura
igon ondoren, Jainkoaren eskumaldean dago eta menpean ditu aingeruak, aginteak
eta indarrak.
Jaunak esana.
Ebanjelio aurreko txatala
Mt 4, 4b
V/. Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren
ahotik urteten dauan hitz guztitik baino.
Ebanjelioa
Satanasek Jesus
tentatu eban,
eta aingeruak
ebazan zerbitzari.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 1, 12-15
Aldi haretan, Espirituak basamortura
bultzatu eban Jesus. Berrogei egunez egon zan basamortuan, Satanasek tentatzen
ebala. Basapiztien artean bizi zan eta aingeruak zituan zerbitzari.
Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebenean,
Jesus Galileara joan zan eta Jainkoaren Barri Ona iragartzen eban. Holantxe
inoan: «Bete da epea, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihotz-barritu
zaiteze eta sinistu Barri Ona».
Jaunak esana
Iruzkina
Garizuman zeharreko lehenengo irakurgaiak Jainkoaren herria aurkezten badeusku, eta honen huts egitea, Jainkoagandik aldentzea..., ebanjelioak Jesus aurkeztuko deusku Jainkoaren gizon lez, gizaki garaile lez, Jainkoaren herri barriaren hasiera lez.
Basamortuan zirikatua izan zan herria. Basamortuan zirikatua izango da Jesus. Baina honek garaile urtengo dau tentaldietan: basamortuan "lagun" izango ditu basapiztiak, eta aingeruak zerbitzari izango ditu.
Joan Bateatzailearen atxilotzeak sarrerea emongo deutso Jesusi; amaitu da aldi zaharra, hasi da barria. Eta, aldi barrian sartu zarala adierazteko, bihozbarritzea dozu ezaugarri.
Hauxe izango da Garizumaldian dagokigun eginbeharra: bihozbarritzea. Jainkoa geugana begira jarri nahi izatetik, Jainkoarengana begira jartea. Ha geure esanetara jarri nahi izatetik, geu bere esanetara jartea. Bere Espirituak eroango gaitu aldakuntza horretara, eta bizi ahal izango dogu berbizkundearen barritasuna.

