GARIZUMAKO II. DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Jainkoak
ituna egin
fidatu
dan Abrahamegaz.
Hasiera liburutik
Has 15, 5-12. 17-18
Egun hareetan, Jaunak kanpora urtenazo eta
esan eutson Abrami: «Begiratu zerura eta zenbatu egizuz izarrak, ahal badozu».
Eta, gainera, esan eutson: «Horrenbeste izango dira zure ondorengoak». Abramek
sinistu egin eban Jaunagan, eta Jaunak zuzentzat hartu eban. Eta esan eutson:
«Neu naz Jauna, kaldearren Ur uritik atara zinduzana, lurralde hau zuri
jaubetzan emoteko».
Abramek esan eutson: «Jainko Jauna, nondik
ezagutuko dot lurraldearen jaube izango nazala?» Jaunak erantzun eutson:
«Ekarri egidazuz hiru urteko txahal bat, hiru urteko ahuntz bat, hiru urteko
ahari bat, usapal bat eta usakume bat». Ekarri ebazan Abramek honeek guztiak
eta erdibitu egin ebazan, eta zatiak bata bestearen aurrez aurre ipini;
hegaztiak ez ebazan erdibitu. Hegazti harrapariak sarraskira etorzan, eta
Abramek uxatu egiten ebazan.
Eguzkia sartzean, lozorroan murgildu zan
Abram, eta ikara handia sartu jakon. Eguzkia sartu eta ilun-baltz egin zanean,
laba bat ketan eta zuzi bat sutan agertu ziran eta abere-zatien artetik igaro.
Egun haretan Jaunak agintzari hau egin eutson Abrami: «Zure ondorengoei emongo
deutset lurralde hau, Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates ibai handiraino».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 27 [26], 1. 7-8b. 8c-9c. 13-14 (R/. 1a)
R/. Jauna dot argi eta salbamen.
V/. Jauna dot argi eta salbazino,
nork
ni bildurtu?
Jauna
biziaren babes,
nork
ni ikaratu? R/.
V/. Entzun, Jauna, nire dei-hotsa,
erruki
zakidaz eta erantzun.
Bihotzak
esaten deust:
«Bilatu egizu haren aurpegia». R/.
V/. Zure aurpegi bila nabil, Jauna,
ez
ezkutatu niri zeure aurpegia.
Ez
baztertu zeure zerbitzari hau hasarre,
Zeu
zaitut-eta laguntza. R/.
V/. Ziur dakit Jaunaren ontasuna gozatuko dodala bizidunen lurrean.
Itxaron
Jaunagan!
Eutsi
gogor, izan bihotz!
Itxaron
Jaunagan! R/.
II. Irakurgaia
II. irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
Kristok bere gorputz aintzatsuaren irudiko egingo gaitu.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 3, 17–4, 1
Senideok:
Izan zaiteze nire antzeko, eta begiratu nigan dozuen ereduaren arabera bizi
diranei. Izan be, asko dira Kristoren kurutzearen arerio lez bizi diranak.
Askotan esan deutsuet eta barriro dinotsuet orain malko artean. Holakoen azkena
hondamendia da; sabela dabe jainko, euren lotsarietan harrotzen dira eta lurreko
gauzetan bakarrik pentsetan dabe.
Gu, ostera, zeruko uritar gara eta handik
itxaroten dogu Salbatzailea, Jesu Kristo Jauna. Harek antzaldatuko dau gure
gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak
bere menpe jartzeko dauan ahalmenari esker.
Holan, bada, ene senide gogoko eta maiteok,
nire poza eta nire koroa, iraun egizue holan Jaunari leial maiteok.
Jaunak esana.
II. irakurgaia era laburrean
Kristok bere gorputz aintzatsuaren irudiko egingo gaitu.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik
Flp 3, 20–4, 1
Senideok: Zeruko uritar gara gu eta handik
itxaroten dogu Salbatzailea, Jesu Kristo Jauna. Harek antzaldatuko dau gure
gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak
bere menpe jartzeko dauan ahalmenari esker.
Holan, bada, ene senide gogoko eta maiteok,
nire poza eta nire koroa, iraun egizue holan Jaunari leial, maiteok.
Jaunak esana.
Ebanjelio aurreko txatala
V/. Hodei distiratsutik Aitaren ahotsa entzun zan:
Hauxe
da nire Seme maitea. Entzuiozue.
Ebanjelioa
Otoitzean ziharduala,
aurpegiko itxura aldatu jakon.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 9, 28b-36
Aldi
haretan, hartu ebazan Jesusek beragaz Pedro, Santiago eta Joan, eta mendira
igon eban otoitz egitera. Otoitzean ziharduala, aldatu egin jakon aurpegiko
itxura, eta jantzia zuri distiratsu bihurtu. Horretan, gizon bi agertu ziran,
Moises eta Elias, aintzaz distiratsu Jesusegaz berbetan; Jerusalemen
gertatzekoa zan Jesusen heriotzaren gainean berbaz. Pedro eta lagunak logurak
jota egozan; baina itzartu egin ziran eta Jesusen aintza eta harekin egozan
gizon biak ikusi ebezan.
Honeek urrunduz joiazala, Pedrok esan eutson
Jesusi: «Maisu, bai ederto gagozala hemen! Egin dagiguzan hiru txabola: bata
Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Ez ekian zer inoan be.
Hau esaten ziharduala, hodei batek estaldu
zituan, eta hodeian sartzean bildurtu egin ziran. Ahots batek urten eban
hodeitik, esanez: «Hauxe da nire Semea, nire Aukeratua. Entzuiozue». Ahotsa
isiltzean, Jesus bakarrik agiri zan.
Ikasleek isilik gorde eben, eta egun
hareetan ez eutsoen inori esan ikusitakorik ezer.
Jaunak esana.
(HOMILIA)

